Gabonetako oparien helburu bikoitza
Laudio Hainbat herrialdetako produktuak izango dira salgai Bidezko Merkataritza Azokan
anakoz amenabar
Laudioko (Araba) herriko plazan Bidezko Merkataritzaren aldeko Gabonetako Azoka antolatuko dute igandean. Iparralde-Hegoalde herriko taldearen ekimenez, hainbat herrialdetatik ekarritako elikagaiak eta eskulanak izango dira salgai. Antolatzaileek azaldu moduan, justizia soziala, giza duintasuna, giza eskubideekiko errespetua eta ingurumenarekiko errespetua ditu oinarri azokak.
Ekimenak garapen bidean diren herrialdeentzako lankidetza tresna izan nahi du, antolatzaileen arabera, esplotazioa eta dependentzia ekiditeko xedez. Hala, azokarekin batera, herritarrei aferaren berri emateko informazio gunea eta hainbat ekintza ere antolatu dituzte.
Gasteizen, bestetik, bidezko merkataritzaren inguruko erakusketa izango da Amarica aretoan, hilaren 23a bitartean. Eskulangileek egindako produktuak ikusi eta erosteko aukera izango da bertan, arropa osagarriak eta Gabonetako apaingarriak tartean.

Zabaldu
del.icio.us